Aurten ere, etorkinak euskalduntzeko Eskola antolatu dute Udal Euskara Zerbitzutik. Ikastetxetik kanpo emango dituzten eskola ordu hauek euskara ulertzeko beharrezkoa den denbora murrizteko helburua dute eta euskaraz ezer edo ezer gutxi ulertzen ez duten ikasleei zuzenduta dago. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.maila eta DBHn urte bat soilik matrikulatuta daramaten ikase etorkinei zuzendutako progama da.
Amurrioko Udalaren Euskara Zerbitzuak antolatutako eskola hau, abenduaren 21era arte iraungo du. Bertan, eskolako lanak egingo dira, eta txanda eta talde desberdinak egongo dira, ikasketak eraginkorragoak izan daitezen. Doakoak izango dira, baina ikastetxearen tutorearen baimena beharko dute joateko.
Eskolak astelehenetik, ostegunera izango dira, 17.30tik 19.00tara eta Katekesi Aretoan emango dira. Ikasle bakoitzak astean bitan joateko aukera izango du.
Informazio gehiago nahi izatekotan harremanetan jarri Udal Euskara Zerbitzuarekin 945891161 telefonoan.