Urtero bezela Laudioko Santa Lucia Abesbatza eta ArteOn Fundazioa Udazkeneko IX. Abesbatza Kontzertuak antolatu dituzte. Aurten, udazkeneko kontzertuak ezik Santa Lucia Abesbatzaren 40. urteurrena ospatu egingo da ere. Horretarako, estatu espainoleko bi koru diferente etorriko dira asteburu honetan Amurrio eta Laudiora.
Horregatik, aurten, Cuellarana Korua (Segoviatik) eta Voces del Pueblo Korua (Kantabriatik), etorriko dira udazkeneko kontzertuak ematera.
Bi abesbatzek batera abestuko dute bihar(larunbata) Amurrioko Santa María Elizan, arratsaldeko 20.30tan. Denetarik entzuteko aukera egongo da, izan ere, koru bakoitzak ezaugarri propioak dituztelako.
Igandean, Laudion, Cuellarana Korua abestu egingo du, San Pedro de Lamuza elizan 13.00tik aurrera