Hila honetan zehar baratzen kontratuak lortzeko zein berritzeko epea irekita egongo da. Horrela agertzen da Udal Ordenantzan, zeinek erabakitzen du nork erabiliko dituen, eta nork erabiltzeari utziko dion.
Orain arte baratzak izan dutenok, Udal Erregistro Orokorrera joan behar dira, eta bertan inprimakia bete eta sigliua imiñi egin behar dute jakinaraziz udaletxeari berriro erabili nahi dutela. Inprimakiak erabiltzaile guztiengandik bete ahal izango dira.
Bestealde, urtero bezala, inspekzioak egin dira baratzetan. Modu honetan, erabiltzen edo gaizki erabiltzen direnak identifikatuko ditu Udalak beste herritar batek erabiltzeko. Modu honetan lehenengo aldiz erabili nahi izango dutenok aukera izango dute Udal baratza zati bat lortzeko.