Orain arte Igor Yebrak bultzatutako Eskola funtzionamenduan jarraituko du, baina kudeaketa diferentearekin. Oraingo egoera ekonomikoa dela eta, eskolarako aurrekontuak 77.500 eurotik 40.000 eurora pasatu direlako lehiaketa publikoan jarri dute.
Udalak beraz, lehiaketa publikora atera du eskola eta interesatuta dauden enpresek, Arabako Lurralde Historikoaren Buletin Ofizialean publikatu eta gero 20 egun izango dituzte eskaintzak aurkezteko.
Eskolak ateak irekiko ditu urrian eta matrikula egiteko epeak ireki dira. Udal Kultura arloan eman daiteke izena. Hiru motatako klaseak emango dira: Dantzarako Sarrera, Dantzaurrea eta Dantza klasikoa. Amurriokoentzat matrikula kuota bakarra 32.50€koa izango da eta amurriokoak ez direnak 40.62€.
Hileroko kuotak hauek dira:
Dantzarako Sarrera: Amurrion erroldatutak: 48.75€ / Ez-erroldatutak: 60.94€
Dantzaurrea: Amurrion erroldatuak: 54.18€ / Ez-erroldatuak: 67.72€
Dantza Klasikoa: Amurrion erroldatuak: 59.59€ / Ez-erroldatuak: 74.49€