Aurten ere, El Refor izango da Txakur Erakusketa Nazionala, non bostehun txakur bilduko dira. Horien artean, ehun eta hogei arraza diferente ikusteko aukera egongo da.
Erakusketa igandean izango da, uztailak 22. Txakur arraza desberdinak ikusteko aukera egongo da: doberman, stanford bull terrier eta golden retriever izango dira. Hauetaz aparte, boxer, rottwailer, bull ingles, american stanford, terrier eta bull terrier.
Partehartzaile gehienak iparraldeakoak dira: Euskal Herria, Asturias, Santander, Galiza eta Nafarroatik etorritakoak baina Madriletik, Zaragozatik zein Bartzelonatik etorritako partaideak ere izango dira.
Doaneko sarrera duen erakustaldi hau Arabako Arabako Aratz Txakur Elkarteak antolatu du, Kutxabank eta Amurrioko Udalaren laguntzaz.
Probak, goizeko 10.00etatik arratsaldeko 17.00ra arte izango dira.
Bestealde uztailaren 21an, rottwailer monografiko bat izango da 11.00tatik 14.00tara, zeinek balio izango dute Espainako Txapalketara. Bertan hogeitamar txakur izango dira. Arratsaldean, pirineoetako mastina izango da protagonista, 17.00tik 19.00ra. Beste hogeitamar mastin ikusteko aukera egongo da.