Nekazarien XVI. Erakusketan parte hartzeko epea irekita egongo da uztailaren 31ra arte

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Cuadra 2012ko uzt. 11a, 10:20

Amurrioko Udalak abuztuaren 12rako antolatu du Nekazarien XVI. Lehiaketa Erakusketa, Juan de Urrutia enparantzan. Parte hartzeko, uztailaren 31ra arte izena emateko aukera egongo da Amurrioko Udaletxean, 12:00etatik 14:00etara (Aitziber). Lehiaketa Amurrioko Jaien egitarauaren parte izango da.

Lehiaketarako datuak; ustiaketa motari buruzkoak, zein sailetan parte hartuko den eta bestelako datuei buruzko informazioa eman behar da apuntatzerakoan. 

Udalak abuztuaren 12rako antolatu du Nekazarien XVI Lehiaketa Erakusketa, Amurrioko Jaien Programaren barruan.

Bertan parte hartzeko, uztailaren 13ra arte eman ahalko da izena Amurrioko Udaletxean, 12.00etatik 14.00etara (Aitziber).

Lehiaketarako datuak, ustiaketa motari buruzkoak, zein sailetan parte hartuko den eta bestelako datuei buruzko informazioa eman behar da izena ematerakoan. Nekazaritza Lehiaketako parte-hartzaileak lehentasuna izango dute euren esparrua instalatzeko.

Euskal Herriko baserritar guztiak parte hartu dezakete. Zuzeneko ekoizlea izatea beharrezkoa da parte-hartzeko, eta birsalmentak debekatuta daude. Erakusketan edo lehiaketan aurkeztutako gai guztiak baserritar parte-hartzaileren ustiategian hazitakoak izan behar dira. Barazkiak, gazta, txakolina eta aurkezpen onena dira sarituko diren atal guztiak eta 1.080 euro banatuko dira saritan.

Lehiaketako parte-hartzaile guztiek 35 euroko dieta baterako eskubidea izango dute. Era berean, baserritar hauek euskal jantziz jantzita etortzen badira, beste 10 euro emango zaizkie.

Bestetik, erakusketan parte hartuko dutenek kontutan hartu behar dute ondorengo gomedioak. Nahitaezkoa izango da aurkeztutako produktu guztiak landa girokoak izatea, eta lehentasuna izango dute norberak hazi eta landatutakoak. Parte-hartzaile guztiek 10 euroko dieta baterako eskubidea izango dute. Era berean, baserritar hauek euskal jantziz jantzita etortzen badira, beste 5 euro emango zaizkie.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide