"Emakumeak, elikadura subiranotasunaren protagonistak. Kubatarren eta euskaldunen bizipenak” argazki erakusketa

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Cuadra 2012ko uzt. 4a, 23:16

Justizia eta berdintasunean oinarritutako elikadura-subiranotasunaren aldeko apustua egin du Euskadi-Cuba Elkarteak. Horregatik argazki erakusketa izango da uztailaren 3tik 13ra Amurrioko Kultur Etxean. 

Emakumeak dira protagonistak, jakinda elikadura-subiranotasuna ezin izango dela gauzatu harik eta emakumezkoak kontutan hartzen ez badira. 

Zertan datza elikadura-subirontasuna? Herritar guztien elikatze eskubidea bermatzeko diren elikagaiak ekoizteko, banatzeko eta kontsumitzeko politika da.

Justizia eta berdintasunean oinarritutako elikadura-subirontasunaren aldeko apustua egin du Euskadi-Cubak. Hortarako argazki erakusketa Amurrioko Kultur Etxean izango da uztailaren 3tik 13ra. Emakumeen protagonismoa du, jakinda elikadura-subirontasuna ezin izango dela gauzatu harik eta emakumezkoak kontutan hartzen ez badira.

Erakusketa ibiltaria, Euskadi-Cubak, Kubarekiko Laguntasun eta Kooperaziorako Euskal Elkarteak eta ENJE Bizkaia, Araba eta Bizkaiko Aldundiaren laguntzarekin antolatu dute.

Zertan datza elikadura-subirontasuna? Herritar guztien elikatze eskubidea bermatzeko diren elikagaiak ekoizteko, banatzeko eta kontsumitzeko politikari, esaten diogu. Gehien bat, ekoizle txikiak eta ertainak ardatz dituen sistema horren bidez, nekazaritzako zein abeltzaintzako produktuak ekoizten dira. Gero, produktu horiek merkaturatzeko eta landa eremuak kudeatzeko nekazarien, arrantzaleen nahiz indigenen ohitura-anitzak eta kulturak errrespetatuko dira, eta bertan emakumeek izango duten funtsezko eginkizuna izango dutelarik. 

Hainbat emakumek eta erakundek,-Nekazari Txikien Elkarte Nazionalak, EHNE Bizkaiak- Kuban zein Euskal Herrian egindako lana bildu dute Josu Truebaren eta Pau Collen argazki dokumentalek. Bi elkarteak, La Vía Campesina nazioarteko nekazaritza mugimenduan parte dira.

 

Ordutegia: Asteartetik – ostiralera: Goizez: 10 - 14 eta arratsaldez: 17 - 19.

Larunbat eta Igandean: Goizez: 10.00 - 14.00.

Nortzuk dira egileak?

Josu Trueba Leiva (Galdakao, 1981). Euskalduna, argazkigintza dokumentalan dabil 2007. urtetik aurrera. Giza eztabaidak zortarazi dezaketen gaiak lantzen ditu argazki kamaraz: Sakabanaketak, HIESA, okupazioa, Punk...

Pau Coll (Badalona, 1983). Katalan honek, ikasketak Institut d'Estudis Fotografics de Catalunya egin zituen. Gaur egun argazkigintza Dokumentalean espezialiatua dago. RUIDO Photo taldearen sortzaile bat, gizartea aldatzeko tresna moduan erabiltzen du argazkigintza.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide