Udaran pentsiodun, jubilatu eta alargunek bidaiatzeko alternatiba diferenteak izango dituzte, eguneroko txangoak zein Levanterako txango luze bat. Izan ere, Las Cuatro Torres Erakundeak irteerak antolatu dituzte: Santander, Castro Urdiales, Donostia, Laredo, Zarautz eta Laredoko landare batailara izango dira, ekainaren 28tik aurrera.
Erakunde honek beste bidai luze bat antolatu du Levantera. Oraindik ez dakite nora joango diren, baina jakitera emango dute laister.
Irteera bakoitzak 7€koa izango da. Hauek dira antolatutako irteerak:
Ekainak 28 → Santander (Epea: ekainaren 22tik eta 26ra)
Uztailak 5 → Castro Urdiales (Izena emateko epea: ekainaren 29tik uztailaren 3 a arte)
Uztailak 12 → Donostia (Izena emateko epea: uztailaren 6tik 10era)
Uztailak 19 → Laredo (Izena emateko epea: uztailaren 13tik 17ra)
Uztailak 26 → Zarautz (Izena emateko epea: uztailaren 20tik 24ra)
Abustuak 31 → Laredoko Landare bataila (Izena emateko epea: uztailak 20, 24 eta 31)