Amurrioko IV. Patin Eguna ekainaren 10ean

Urtero bezala, Amurrioko Irristailu Klubak ekintza desberdinak antolatu ditu egun osoan zehar Patin Eguna ospatzeko. Txikientzako eta nagusientzako ibilbideak antolatu dituzte, eta arratsaldean Arabako Txakolina dastatzeko aukera izango da.

Urtero bezala, Amurrioko Irristailu Klubak ekintza desberdinak antolatu ditu egun osoan zehar Patin Eguna ospatzeko. Txikientzako eta nagusientzako ibilbideak antolatu dituzte, eta arratsaldean Arabako Txakolina dastatzeko aukera izango da.

Egun horretarako egitaraua hau da: goizeko 10:00etan txikientzako ibilbidea hasiko da, zeinek 3 kilometroko zailtasun gabeko bidea egingo dute. Ordu terdi geroago, IV. Patin Eguneko ibilbideari emango zaio hasiera, nagusientzako antolatutako zailtasun ertaineko ibilbidea da hau, hamabi kilometrotakoa.

Hortaz aparte, eguerdiko 13:00etan, Matias Landaburun, irrisketa artistiko erakustaldia egongo da eta arratsaldeko 14:30etarako jaialdia bukatutzat emango da. Arratsaldeko 18:00tan, partaide guztiak Arabako Txakolin xedera gonbidatuta daude, bertan txakolina dastatu ahal izateko.

Apuntatzeko bete behar diren baldintzak

Parte hartzeko, 3€ sartu behar dira Irristailu Klubaren kontuan, ekainak 9 baino lehen. Kontuaren honetan egin behar da diru sarrera: Caja Vital Kutxa 2097 0258 91 0105532820. Bertan parte-hartzaileek izen abizenak zehaztu behar dituzte. Ekainaren 10ean izena emango dutenek, 2€ gehiago ordaindu beharko dituzte.

Kasko eta babesak beharrezkoak izango dira parte hartzeko. Azkenik, parte-hartzaileek egun osoan zehar ordainketaren egiaztagiria norberarekin eraman beharko dute antolatutako ekintza desberdinetan parte hartzeko. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide