Hila honetan eta hurrengoan 4 bilera eta saioak antolatu dituzte udaletxetik lurralde antolamendu eta hiri-garapenerako ildoak ezartzea ahalbideratuko dituztelako. Helburua, herritar eta herri eragile guztiek parte hartzea izango da.
Bi hizketa eremu antolatu dituzte, alde batetik, Herri-batzarreko eta Hirigintza Kontseiluko ordezkariak birritan bilduko dira, maiatzaren 29an eta ekainaren 5ean, arratsaldeko 19.00tan Udaletxeko Batzar Aretoan.
Bestetik, herritarren parteartzeko eremua ere antolatuko da Herriko Plazan dagoen Karpan Maiatzaren 30ean eta ekainaren 6an 19.00tan. Bertan, Amurrioko Herritar guztiek, Parte Hartzeko Kontseilukoek, auzokoetakoek, Arnasa Forokoek eta eragile guztiek parte hartu dezakete.
Helburuak, Amurrioko egungo errealitateko alderdi garrantzitsuenak aztertzea eta Plan Orokorrean kontutan hartu beharreko zenbait erronka identifikatu nahi dituzte.
Diagnosi fase honetan, Amurrioko herritar eta eragileen iritzi eta partaidetzaren iritzia jakitea izango da, diote Udal gobernutik.