Antolatutako txapelketak, Futbol 7-ko Nesken II. Txapelketa, Futbol 11-ko Haur XIII. Txapeketa eta Futbol 7-ko XV dira. Hasi berrien Txapelketa osatzen dute. Lehenengoa maiatzaren 26an jokatuko da, bigarrena maiatzaren 13an eta hirugarrena ekainaren 2an eta 3an.
Kaskagorrri Kirol Erakundeak aurten ere betiko futbol txapelketak antolatu ditu. Futbol 11-ko Haur XIII. Txapelketa, maiatzaren 13an jolastuko da, goizeko 9.30 etan, Basarteko Udal Futbol Zelaian. Bertan, Sodupe, Zalla eta Kaskagorri A eta B taldeek parte hartuko dute.
Maiatzaren 26an, Futbol 7-ko Nesken II. Txapelketa antolatuta dago. Partida, “Refor”-en jolastuko da, goizeko 10.00etan. Zortzi taldek parte hartuko dute: goizean sailkapen aldia izango da, arratsaldean berriz, 2 finalaurreko eta finala jokatuko dira. Hortaz, goizean sailkatu ez direnak, Kopa Txapelketa jokatuko dute arratsaldean.
Baina hemen ez dira txapelketak bukatuko, ekainean ere txapelketa bat antolatu da. Izan ere, ekainaren 2an eta 3an Futbol 7-ko Hasi berrien XV. Txapelketa jolastuko da. "Refor"-en jolastuko da, goizeko 10.00etan, eta arratsaldean jarraituko du, 16.00tik aurrera. Txapelketa honetan 16 taldek parte hartuko dute. Larunbatean, ekainak 2, sailkapen partidak jolastuko dira. Hurrengo egunean, igande goizean, final laurdenak, finalaurreak eta finala jolastuko dira.