San Jose auzoaren jaiak apirilaren 21, 28,29, 30 eta maiatzaren 1ean ospatuko dira. Aurten, Laketz, La Pulqueria, Vendetta eta Gora Herriaren kontzertuak izango dira.
Apirilaren 28an izango da txupinazoa, gaueko zortziretan. Arratsaladean berriz, IV. futbito txapelketaren Final Laurdenak jolastuko dira. Gaban berriz, hamarretatik aurrera, Laketz eta La Pulqueriaren kontzertuak ikusteko aukera izango da.
Igandean, adindetuek Sevillanak dantzatzeko (18.00tan) eta lunch-a (19.00tan) jateko aukera izango dute. Gazteek berriz, futbito txapelketaren finalaurrekoak izango dituzte 19.00 aurrera. Eguna bukatzeko, berbena egongo da “Ganeko” taldearekin.
Astelehenan haurrentzako jolasak eta dantzak Aiara Dantza Taldearekin egongo dira 18.00 aurrera, txokolatada 19.00tik aurrera. Gaueko hamarretan berriz hasiko dira kontzertuak Vendetta eta Gora Herriaren taldeen eskutik.
Jaiak asteartean bukatuko dira. Goizean, jaurnartzen mezak eta kadeteen Txirrindularitza lasterketa ospatuko da 11etan, 13tan pintxopote izango da eliza inguruan. Arratsaldean Futbito txapelketaren Finala izango da 19.00 aurrera eta bukatutzat emango dira jaiak su-trakarekin gaueko 21tan.