Uztailak arte izango dira Maisu etxe zaharraren obrak Baranbion. Pasa den urteko abuztuan hasitako eraikinaren obrak orduan bukatuko dira. Eraikina guztiz bota egin dute, aurrealdea ezezik, zeinetan ere mantenimendu eta berritze obrak egingo dituzte. Obrak bukatutakoan; artxibo, udalbatzarako areto eta erabilera anitzeko lekuak atonduko dituzte.
Hirigunean topatzen den eraikinaren obrak egiteko 240.000€ aurrekonturatu dituzte. Hoietateik 85.000€ Foru Aldundiaren bitartez pagatuko dira, 45.000€ Aldundiaren lerro batez bitartez (laguntzen bidez pagatu egin beharreko prestamoa), eta beste 110.000€ Baranbioko Juntek pagatuko dituzte.
1928. urtean hasi zen Baranbio mutilen eskoa eta Maisu Zaharraren etxea eraikitzeko pausoak. Bi eraikinak elkarrekin zeuden, hiruburu erdian. 1930ean, Cándido, José, Juan eta Ramón Isasi de Baranbio bi eraikinak hasi zituzten. Obrak lau urtez luzatu ziren, 1934ra arte.
Lehenengo pausoetan Casimiro Arbaiza zen Baranbioko alkatea, lanak hasi ziren momentuan berriz Julián Etxebarria zen alkate. Eraikin hauek izandako konponketa bakarrak orain dela 55 urte egin ziren, orduan eskolaren teilatua konpondu zuten.
Beste eraikin famatu bat, nesken eskola eta andereñoaren etxea izan zen. Maisu famatuenak: Don Teodoro, Don Honorio eta Don Luis María Saez de Cámaras izan ziren. Maisu ugari eta ikasle ugari pasatu dira Baranbioko eskoletatik. Baina 1970. urtean eskolak itxi zituzten, eta bertan ikasten zuten 28 neska eta mutilek Amurrioko eskolara joan ziren.