Amurrio Eskaut Taldea bere 35. urteurrena ospatzen hasiko da

Amurrio Eskaut Taldeak bere 35. urteurrena ospatzeko ekintza desberdinak antolatuko ditu urtean zehar. Biasterira txango bat antolatu dute lehenengo ospakizun moduan, apirilaren 14rako, eta festa handia irailerako utziko dute. Ospakizunei buruz gehiago jakin nahi dutenek harremanetan jarri daitezke egoitzara joanez (Etxegoien Kalea, 15 -larunbatetan 16.00etatik 17etara) edo posta elektronikoaren bidez (amurrio.eskaut@gmail.com).

Urteurrena ospatzeko ekintza desberdinak antolatuko dira urtean zehar. Biasterirako txango bat antolatu dute lehenengo ospakizun moduan, apirilaren 14rako, eta festa handia irailerako utziko dute. Ospakizunei buruz gehiago jakin nahi dutenek harremanetan jarri daitezke egoitzara joanez (Etxegoien Kalea, 15 -larunbatetan 16.00etatik 17etara) edo mail bidez (amurrio.eskaut@gmail.com).

Hasiera batean, 24 neska-mutilek eta 8 begiraleek parte hartzen zuten, handik bi urtera berriz, 414 taldekide biltzen zituen. 1984an, San Jose Eskaut taldea, 1978an sortua, lotu zen talde nagusiari.

Felix Murgak sortutako Amurrio Aisia Eskaut Taldea 1977an sortu zen, haurrentzako hezkuntza mugimendu eta denbora librea parrokia zein familiatik at pasatzeko aukera eskaini nahian. 

Kanpaldi nagusiak, elkartrukeak, boluntario lanak, gaztetxoentxako lokalak eta abarrak sortzen joan dira urteetan zehar. 2011. urtean Felix Murga sortzailea zendu zen. Zapiaren kolorea, hondo zuria banda berde, eta banda gorriak osatzen dute, Euskal Herriaren koloreak hots.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide