Aurten, hamasei baratz ziren banatu beharrekoak eta berriz, 36 izan dira eskatu dituzten pertsonak. Hortaz, hogei pertsona udal baratza barik geratu dira.
Amurrioko udalak 199 udal baratz alokairu moduan jarri egiten ditu biztanleen artean. Horietatik, 63 Larraben daude, hilerrian, 53 Basatxin, 65 San Roken eta beste 18 herritik zehar banatuta. Baratzak, etxe ekonomiari lagundu ezezik herriko biztanleen denborapasa ere bihurtu dira. Horregatik, eskakizunak urtero handiagotzen dira.
Baratzen alokairuak banatzeko, udalak urtero baratzak kontrolatu eta kontratua berritzeko aukera egiten ditu, hortaz, baratzen erabiltzaileak kontratua berritu nahi dutela jakinarazi egin behar dute udaletxean, Irailean. Informazio honekin, udalak, bajak eta eskakizun berriak ikasten ditu, eta erabiltzaile berriei kontratua egin. Aurten, bajak eta eskakizunak ez dira batera izan eta 20 eskakizun bertan behera geratu dira.