Amurrioko Gimnasia Kirol Elkarteak antolatutako txapelketa apirilaren 14an egingo da Amurrioko Bañueta Kiroldegian. Arratsaldeko 15.30tan hasi eta 20.00tan bukatuko dela eta 200 neskek parte hartuko dutela helarazi dute elkarteak bidalitako prentsa oharrean.
Urtero bezala, antolakuntzaren helburu bakarra neskek urtean zehar ikasitakoari ikusgarritasuna ematea izango da. Guraso eta ikusleen aurrean erakusteko zertan dabiltzaten gimnasia klaseak ematen dituztenean.
Txapelketan, Amurrioko Aresketa Taldeko neskek ezezik, Araba, Bizkaia, Nafarroa, Errioxa eta Logroñoko neskek hartuko dute parte. Kategoria desberdinak egongo dira; alde batetik, A, B, eta Oinarrizko Federatuak eta bestetik alebinak eta infantilak.