Amurrioko Dantza Eskolarekin kontratua apurtu du Amurrioko Udalak. Orain dela 4 urtez sinatutako hitzarmenari uko egin dute, hori dela eta irailatik aurrera klaseak emateari utziko diotela esan dute prentsa oharrean.
Horrela, “udalak behin-behineko kontratua deuseztatu egin du Dantza Eskola kudeatzen duen enpresarekin”, jeltzaleen ustez, “heziketa eta proiektu ekonomikoaren beharrak berrikusi egin behar dira eta kultura eskolen finantzaketa mota bera bilatuz.”
Bildu Amurriok salatu du “EAJk behin-behineko kontratuarekin bukatu eta ez dituela bestelako aukerak kontutan hartu” eta gainera “proiektu honi zuzendutako partida kentzea erabaki dute, bestealako alderdi politiko, zein enpresa, zein familiekin hitz egin gabe”, dio berriz abertzaleen oharra.
Udal Dantza Eskola 2008ko Irailean martxan jarri zen. Amurrioko Udalak, talde politiko guztien onarpena, EAJarena ezezik, izan zuen Ametsa Producciones Artísticas S. L empresarekin hitzarmen bat sinatzeko eta hortaz Udal Dantza Eskola baten garapena ekoizteko Igor Yebraren eskutik. Gaur egun, lau urte geroago, 47 neskak eta mutilek parte hartzen dute Bañueta Polikiroldegian dantza klasikoa ikasten.
Eskola, berdintasuna eta kultura sustapena du helburu. Dantza eskaintza txikiari aurre egitea, eta Bide batez, udal musika eskolarekin elkarlanean ibili iraganean Aurrioko irudiaren sustatzaile eta eramanle bilakatzeko.