Banketxea, Obdulia eta Stop Deshauciosen abokatuen artean egindako bileran, kaleraketa bertan behera utziko dutela esan dute banketxetik. Banco Santanderretik beste irtenbide positiboak proposatu dituela dio Stop Deshauciosen bozeramaileak. Honen aurrekarik ez da ezagutzen.
Obdulia martxoak 26an kaleratuko zuten, Banco Santanderrek aginduta, semeari abalatutako hipoteka ez ordaintzeagatik. Stop Deshauciosetik diotenez, atzo egindako bilkuran bestelako irtenbide batzuk proposatu dituzte. Bi dira proposamenak: emakumeari etxea diru gutxiagatik saltzeko aukera, edo alokairu sozial baten truke bertan bizitzen utziko diotela, dio Miren Mentxakak, Stop Deshauciosen abokatuak.
Banco Santander erabaki hau hartzen lehenengo banketxea izan dela dio Mentxaka abokatuak, ez dira kasu berberen aurrekariak ezagutzen: «Banco Santander izan da “aitzindari” horrelako arazo baten aurrean erantzun egoki edo positibo bat ematen». Izan ere, « “Kutxabank” eta beste finantzadun korporazioak ez dute inoiz horrelako erantzun bat eman egoera berberan, dio abokatuak».