Bildu Amurriok herritaren parte-hartzea irekitzea proposatu du

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Cuadra 2012ko ots. 29a, 09:05

Bildu Amurriok otsailak 24an publikatutako prentsa oharrean Informazio Batzorde guztien funtzionamenduaren irekiera eta herritarren partaidetza poliki-poliki zabaltzea proposatu du.

Bildu Amurriok otsailak 24an publikatutako prentsa oharrean Informazio Batzorde guztien funtzionamenduaren irekiera eta herritarren partaidetza poliki-poliki zabaltzea proposatu du. Diotenez, Alderdi Jeltzaleak proposatutako herritarren partaidetza sustatzeko Zabaltzen proiektuak «bi kontzeptu antagonikoak nahastera eramaten dituela; Udala eta alderdiaren interesak nahastera konkretuki».  

Alderdi Jeltzaleak proposatutako Zabaltzen proiektua herritaren proiektu bat ez dela diote,  hauteskunde erraminta bat baizik. Bestealde, jeltzaleek 50.000 euroko gastua egingo dute herri partaidetza sustatzeko, horretarako pertsona bat kontratatuz. Honen aurka agertu da Bildu, eta aurrekontuetan zuzenketa proposatu du, «herritarrak espektadoreak izatetik partaide izatera» benetako ahaleginak bilatu behar direlako. «Herria Amurrioren bilakaeraren aktore, eta erabakien protagonista izan behar delako» adierazi dute prentsa oharrean.

Hortaz aparte, Eraberritze Demokratiko deitutako bilerak birritan baino ospatu ez direla kritikatu, eta gainera birritan erabaki bat bera ere ez dela hartu esan dute, izan ere ez da figura berri horren erabakirik hartu ere. Bestealde, Batzar Administratibo eta auzo bilerak tupustak izaten ari direla diote, eta erakunde kultural eta kirol taldeen artean tira-birak ere badaudela kritikatu. Izan ere, EAJ-k proposatutako Zabaltzen programa: «hauteskunde programaren erraminta baino ez dela, eta orain onbideratzeko aukera dutela» salatu dute.

Bestealde, EAJ-k Bilduren jarrera kritikoaren aurka agertu dira. Eder Sánchez zinegotzi jeltzalearen aburuz: «ezin dela herri partaidetzari buruz hitz egin, herri partaidetza zer den jakin gabe», eta beraiek «50.000 euroko inbertsioa egingo dutela horretarako, ustez, hori delako herri partaidetza gestionatzeko duten modua»

Bildu taldeak bere partez, herria herritik bertatik sortzen dela diote, eta «herriak 4 urtetan behin baino gehiagotan parte hartu behar duela» deklaratu dute, «guztion artean politika egiteko modua aldatzeko».

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide