“Zilar-lantegia” eraistea erabaki du Amurrioko Udal Gobernu-Batzarrak

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Cuadra 2012ko ots. 26a, 09:05

Amurrion, otsailak 2an ospatutako udal gobernu-batzarrean, Landaburu 44. zenbakian dagoen Ibarrola baserriaren eraiketa erabaki da. Zilar-lantegi bezala ezagutzen den eraikina, egoera kaxkarrean eta ordenaziotik kanpo dago. Gainera, errepidearen obretan zailtasun handiak sortarazi ditu; eraikina inguratzen duen espaloia estu zamarra denez ezin da behar den moduan konpondu.

Amurrion, otsailak 2an ospatutako udal gobernu-batzarrean, Landaburu 44. zenbakian dagoen Ibarrola baserriaren eraiketa erabaki da. Zilar-lantegi bezala ezagutzen den eraikina, egoera kaxkarrean eta ordenaziotik kanpo dago. Gainera, errepidearen obretan zailtasun handiak sortarazi ditu; eraikina inguratzen duen espaloia estu zamarra denez ezin da behar den moduan konpondu.

Etxe zahar hau A-625 errepidearen ondoan kokatuta dago, San Jose auzoaren ondoan, eta zilar-lantegia edo Ibarrola baserria bezala ezagutu ohi da Amurrion.  Eraikina inguratzen duen espaloia estu zamarra da, eta oinezkoak ezin dira espaloi horretatik pasatu, edo zailtasun haundiak dituzte horretarako. Erabaki honekin, baserria bota eta espaloia, normatiba dioen moduan, berriz eraikiko da, oinezkoek sufritu dezaketen mugikortasun oztopoak deuzestatuz. 

Hortaz aparte, eraikinaren lurzorua kutsatuta dago, eta arazo hau kontutan izan beharko dute ere eraitsi momentuan. Urtez, mantenimendu gabe egon da eraikina, eta eraisterakoan lurzoruaren deskutsaketa eta onbideratzea egin beharko dela diote udal adituek. 

Amurrioko alkateak, Irabien andreak: “Administrazioaren prozedurak gehienetan luze zamar izaten dira, baina azkenean beren helburura heltzen dira, protokolo eta prozedura guztiak betetzen direnean eraikin hau eraitsi egingo da”, deklaratu egin du laudioirratian.

Bestealde Bildu Amurrio udal taldearen  iritziz, eraikinak bestelako arazo batzuk ere baditu: “Eraikinaren lurzorua kutsatuta dago, eta hortaz eraikinaren deskutsaketa eta onbideratzea jo beharko lukete, eta nola eraikinak eraiki-kohefitzientea kontserbatzen du momentu honetan, eraisketa kostu osoa jabeari dagokio, eta ez udalari”, diote.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide