Saratxoko errepidearen obrak bi faseetan egingo direla esan du Arabako Foru Aldundiak. Erabakia, obrak sorraraziko duten koste haundiari aurre egiteko hartu da, eta ez du eragina izango orain arte proposatutako proiektuekin.
Lehenengo fasean, bizkaiako mugatik-Saratxo errepide zatia atonduko da, izan ere tramo honetan istripu gehien gertatzen baitdira. Bigarren fasean berriz, Aldalturriagako poligonoaren sarreraren konponketa egingo da. Diputazioak dioenez, batzar-administratibotik eta abeltzain ekarpenak ezik, egitura elektrikoak lurperatzeko eta megatech enpresa sarrera hobetzeko sugerentziak ere jaso dituztela esan dute.
Foru Aldundiaren bozeramaileak obrak aurten hasteko prest daudela deklaratu du, baina Lourdes Cuadrak, Saratxoko alkatea, ezer gutxi daki obren hasierari buruz: “Ez dugu komunikaziorik edo berririk jaso Foru Aldundiaren partetik, ezta Udaletxik ere”, "baina espero dut Arabako Foru Aldundiak gurekin harremanetan jartzea obrak hasi baino lehen". Bestealdetik, Josune Irabien amurrioko alkateak obren inguruko informaziorik ez duela esan du.
Diputazioak berriz, obrak ejekutatzeko beharrezko lurrak gehienak okupatu dituela, eta laister eskaintza sariketa deituko duela esan du. Baina, edozein modutan, ezer hasi baino lehen, lehenengo faseari dagokion aurrekontu zehatza fijatu egin behar dela diote.
Hamabost urte pasa dira lehenengo proiektutik. Ramón Rabanera, Alderdi Popularreko diputatuaren garaitik datorki Saratxoko errepidea konpontzeko ahaleginak. Proiektuak, herritarren opozizio gogorra izan du aurkeztu zenetik; 20-25 milio euro 5.7 kmko errepide baterako garestiegia dela, eta herrialdearen isolapena desagerpena ekarriko duela izan dira herritaren argudio nagusiak.
Orain dela urte batzuk, proiektuaren azken aldaketarekin, 18.000 kilometro kuadro liberatzea eta rotonda baten ezabapena onartu zen, baina, horrela izanda ere, ekologista taldeek proiektuak natura inpaktu handia sorrarazten duela diote. Izan ere, gai hauei buruzko kexak jasotzen dira 2006. urtean aurkeztutako 30 alegazioetan: Nerbioiko Parke Linealarekiko sortutako eraginak, zenbait etxebizitzek jasango dituzten kalteak, Saratxo herriaren isolamendua, arrisku geologikoak, zabortegien kokapena eta horiek dakarten ingurumen-eragina, dira proposatutako ahalegin batzuk. Izan ere, nerbio ibaia eta trenbidea bertatik pasako baitda.