Erdi Aroko Azoka eta Mozorro lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Cuadra 2012ko ots. 16a, 09:15

Amurrioko inauteriak asteburu osoan zehar ospatuko dira; bihar hasi, eta asteartean bukatuko dira. Aurten, inauterietako urteko programaz disfrutatu ez ezik, Erdi Aroko Azokan parte hartu ahal izango dute amurriotarrek. Izan ere, Erdi Aroko Azokan aktibitate desberdinekin disfrutatzeko aukera izango dute. Hortaz aparte, larunbatean, mozorro txapelketa ospatuko da urtero bezala. Umetxoentzako inauteri egunarekin, asteartean, jaialdia bukatu egingo da.

 
Amurrioko inauteri programa bihar hasiko da, eta asteartean bukatu. Aurten, asteburu osoan zehar, inauterietako urteko programaz disfrutatu ezik, Erdi Aroko Azokan parte hartu ahal izango da. Izan ere, bihar arratsaldean ireki, eta iganderarte egongo da. Bertan, aktibidade desberdinetaz disfrutatzeko aukera izango dugu. Hortaz aparte, larunbatean, mozorro desfile eta txapelketa ospatu, eta jaialdia asteartean bukatuko da, umetxoentzako inauteri egunarekin.
 
Aurtengo nobedadea, Erdi Aroko Azoka izango da. Ostiral arratsaldeko 18.00an ireki, eta gaueko hamaikak arte zabalduta egongo da. Bertan, musika, malabaristak, umeentzako ekintzak, artisauntza tailerren erakusketa, kaleko zirkua, eta abarrak egongo dira. Gauean, suarekin malabarrak egingo dituzte.
 
Larunbatean zein igandean, goizez zein arratsaldez azoka irekita egongo da, goizeko 11.00tan ireki 14.30ak arte, eta arratsaldean 18.00tik 23.00ak arte. Larunbat gauean, suarekin ikuskizunak eta bestelako gau ikuskizunak disfrutatzeko aukera egongo da.
 

Mozorro lehiaketa

 
Larunbatean, Mozorro lehiaketa ospatuko da arratsaldeko 19.00etan. Gaueko 20.00ak aldera Diskofesta, eta 21.30tan sariak banatuko dira, enparantzan.
 

Umetxoak disfrutatzeko aukera izango dute asteartean. Otsailak 21ean, txokolate jana banatuko da arratsaldeko 16.45etan, Pottoka haurrentzako berbenarekin dantza egin ahal izango dute bostak aldera, eta 18.30eta Judas Kakarroaren erreketarekin inauteriak bukatutzat emango dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide