Hainbat pertsona bertaratu ziren hara Joane Maizek eta Olatz Zulaikak Naia Ugarrizaren eta Udane Iturberen kontra jokatutako norgehiagoka zuzenean ikustera. Antolatzaileek, Olgeta Kirol Elkarteko kideek, finalak “jendetsu" gisa kalifikatu dituzte gerora, sare sozialen bidez. Gainera, partiduen kalitatea “oso ona” izan dela gehitu dute, eta frontoian bizitako “momentu politak” birgogoratu dituzte.
Argazkiak: Olgetan