"50 sombras de Grey"-ren alde

Erabiltzailearen aurpegia Oimara Maeso 2015ko api. 9a, 14:35

“50 sombras de Grey”-ren inguruan hitz egiteak polemika eragiten du. Egun, ezinezkoa da izenburua aipatzea matxismoa, bortxaketaren aldeko obra edo tratu txarrak hitzak agertu gabe. Modu berean, ezin daiteke esan liburua gogoko izan duzula edo irakurtzen disfrutatu duzula “zergatik irakurri duzu kaka hori” edo “normala, emakumeentzako pornoa baita!” entzun gabe.

Zur eta lur uzten naute liburua matxista dela esaten duten kritikek, abusuzko harremana deskribatzen duelakoan. Penagarria da hain modu arinean erabiltzea hitz horiek, haien benetako esanahiarekin zerikusirik ez baitu.

Gizon protagonista kontrolatzailea delako “50 sombras de Grey”-k abusuzko harremana lantzen duela esatea pertsona batek doministiku egiten duelako gripeak jota dagoela bezala esatea da.

Liburuak kontatzen du Anastasia Steele literatura ikasle gazteak Christian Grey enpresariarekin daukan harremana. Grey tipo zaila da da eta modu berezian sexua izatea gustuko du.

Anastasiak berehala jakingo du Christiani sadomasokismoa gustatzen zaiola eta bera bere “sumisa” bilakatu nahi du. Horretarako kontratu bat sinatzea proposatuko dio. Itun horretan zehatz-mehatz jasotzen dira emakumeak dauzkan eskubide eta betebeharrak.

Baina polemika eragin duena ez da sexua, baizik eta Christian Grey pertsonaiaren jarrera; iragan iluna daukan gaztea; droga-menpekotasuna pairatzen zuen amak baldintzatu du eta hasiera sexual batere arrunta izan ez duen gizona baita. Bere bizitzaren esparru guztiak kontrolpean izan nahi ditu Christian Greyk eta esparru sentimentala ez da salbuespena.

Liburuak jasotzen duen istorioa deskribatzen du berdintasunean oinarritutako harremana. Anastasiak beti dauka murgiltzen den egoeren kontrola. Pertsonaiek bizi dituzten pasarte orotan -Grey jabe gisa eta Anastasia “sumisa” moduan-, Anastasiak dauka azkenengo hitza. Anastasiak erabakitzen du zer egingo den eta zer ez.

Abusuzko harremana berdintasun ezan oinarritzen da, batak bestearekiko daukan nagusitasunean. Baina hau ez da kasu hori. Ez utzi nahasten Christianek usta erabiltzen duelako, Anastasiak erabakitzen baitu kolpeak emango diren edo ez.

Hala ere, ez dut ukatuko Greyren portaera ez dela beti zuzena. Egia da hasiera batean tematzen dela Anastasia erakartzen, baina ez da inoiz gehiegizkoa.

Litekeena da iritzia ikuspegiaren arabera aldatzea baina emaitza ez da matxista begi irakurle hauentzat. Azken finean, aurreiritziak alde batera uzteko gai izanez gero, amodio istorio arrunta aurkituko dugu, ipurdiko eta jostailu sexual batzuen bitartez apainduta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide