...berriro gureKin!

Erabiltzailearen aurpegia Orbeko Etxea 2015ko abe. 1a, 16:14

Zenbait adineko batzuek gogoratuko duzuenez, aspaldi Orbeko Etxean jorratutako fanzinea zebilen eskualdeko kaleetatik. Inoiz ez baldin bada joan ere, hemen daukagu (berriztatuta erabat) gure 0rbeKaos aldizkari kuttuna.

Maiztasun zehatza ez daukagu zehazturik, orbekoko kideak zaharragoak ditugu, paper bidezko edizioak hiltzen doaz... eta zer?! I+D klaseak hartu eta blog bat abian jarri dugu, edonondik irakurri ahal izateko (eta noizbait inprimitzera heltzen ez bagara aitzaki itzela izateko) eta informazioa egunean eguneko izateko ideiarekin.

https://orbekaos.wordpress.com dugu horren emaitza, non paperean izango ditugun eduki guztiak (eta gehiago ere) online ikusteko eta fanzinea inprimatzeko aukera izango dugun! Tomaia!

Etxeko imprimagailua berriro martxan jarri eta zure lagunen testu zein eduki friki edo bizarroak eskuartean izateko aukera aparta duzu! Graffiti, software aske, musika, aktualitate kritiko, mendiarekin zerikusia etabarrekin duten edukiak lotuta baldin badauzkagu, animatu eta zure ekarpena bidaliguzu!!!

 

orbekaos@gmail.com helbidea zuretzat egina dago!! Inolako mugarik gabeko ataria kaleak astintzen jarraitzeko.

 

Gora AUTOGESTIOA! Gora ANABASA!!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide