Basket Beats Borders Ekimena

Erabiltzailearen aurpegia Orbeko Etxea 2019ko ots. 21a, 11:22
Laudioko Orbeko Etxean ospatuko den Defenestre Festibal Solidarioaren 9.edizioa, Basket Beats Borders proiektuaren alde izango da. Hona hemen informazio gehiago:

º Shatilako errefuxiatuen esparrua 1949an eratu zen Beiruten, Libanon, beraien herrialdetik eta indar sionistengatik iheska ari ziren 3000 pertsona jasotzeko. Berriro ere ikusiko ez duten herrialde batetik ihes ari ziren, Palestina. Gaur egun, Siriatik iheska ari diren milaka errefuxiaturekin batera, 25000 pertsona bizi dira, Km karratu bakar batean. Egoera guztiz osasungaitza da, askotan edateko urik eta elektrizitaterik gabe, elkartzeko, edota jolasteko leku egokirik gabe.
Egoera honetan, Palestinako errefuxiatua den Madji kapitainak, “ Real Palestine Youth F.C,” sortu zuen. Shatilan jaitotako, 15-20 urte bitarteko 11 neskek osatzen dute taldea eta saskibaloira jolastuz beraientzako esparru propioa berenagatzea lortu dute.

Horrelako giro batean, kirolak ezinbesteko indarra hartzen du. Nerabeek bizimodu osasungarri eta positiboa izateko lagungarria da. Horrez gain, beraien bizitza kontrolatzeko eta arazo sozialen aurrean begirada kritikoa izateko, gaitasunak eta estrategiak garatzeko aukera jasotzen dute.
“ Basket Beat Borders” 2017an Roman eta Beiruten sortutako proiektua da. Aurten, antolatzen den hirugarren aldia izango da eta proiektu arrakastatsu hau ezagutarazi eta agerian jarri nahi dugu. 2017ko maiatzean, Real Palestine Youth F.C, taldeko neskek, saskibaloira jolasteko, astebetez Shatilatik ateratzeko aukera izan zuten. Irteera horretan, ekonomikoki autogestionatuak eta langile-klasekoak diren All Reds, Atletico San Lorezo eta Les Bulles Fatales taldeekin jolastu zuten. 2018Ko ekainean, neskak Romara itzuli ziren kantxan beraien gaitasunak eraskusteko eta entzunak izateko. Hirugarren jardunaldia, 2019an Euskal Herrian izango da. Oraingo honetan proiektuaren izaera internazionala azpimarratzeaz gain, argi utziko dugu elkartasunak muga fisiko eta mentalak apurtzeko duen gaitasuna .
Europak mugak izten dituen garai hauetan, migratzaileak kontinente zaharrarera, egoera guztiz arriskutsuetan bidaiatzera derrigortuak dira. Bidaiean zehar eta Europa bertan, mota guztietako biloentzia eta bizi egoera krudelak jasanez. Guzti honengatik, “ Basket Beat Borders”-ek mezu positibo eta sortzailea zabaldu nahi du. Bi astez , eredu alternatibo eta gizarte-inklusiboa bultzatuko duen proeiktua eraiki nahi dugu. Kultura ezberdinak, hizkuntzak, esperientziak, jolasteko estrategiak batu nahi ditugu. Elkarrekin jolastu nahi dugu, bata bestearengatik ikasi, gure arteko antzekotasun eta ezberdintasunekin barre egin. Mugarik gabeko mundua iristen den bitartean, “ Basket Beat Borders” elkarrekin emango dugun urratsa izango da. Egun hori iristen denean, elkarrekin eseriko gara eta garai ilunak gogoratuko ditugu. Pertsonak harresiz, alanbrez eta mugez separatzen zituzten garai surrealistak edo bakarrik pribilegiatu bakar batzuk mundutik aske eta seguru ibili zitezkeen egunak gogoratuko ditugu. Baina oraindik ez da elkarrekin eseritzeko eguna iritsi, egun hori iritsi dadin urratsak emateko unea da.

Mugak gainditu, askatasuneraino eta askatasunagaitik jolasteko unea da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide