Asteburu oparoa izan da azken hau. Igande oso berezia izan da. Laudion, atletismo taldeak Jositoren omenez egindako VI ekitaldia izan zen. Bertan, laudioarren eta beste hainbat herrietako korrikalari askoren artean, gure Josu Apraizek sailkapen orokorreko 5. postua lortu zuen, beteranoen arteko 2. eta herriko 1. ZORIONAK JOSU ETA BESTE GUZTIAK!
Igandean baita ere, Amurrioko herrian VII. urtez mendi lasterketa ospatu zuten. Hiru distantzia desberdinetan aurten ere. 12, 22 eta 31. Goraipatzeko emaitzak lortu zituzten denek era baina bereziki esanguratzua Aritz Estebanen 5. postua 22km gizonezkoen mailan eta Izaskun Larrinagaren 3. emakumenezkoetan. ZORIONAK IZASKUN, ARITZ ETA BESTE GUZTIAK!!