Orozkok jaso du AENORen ISO 50001 ziurtagiria energia kontsumo jasangarriaren alde egiteagatik

Erabiltzailearen aurpegia Orozkoko Udala 2017ko uzt. 12a, 12:53

Atzoko ekitaldiaren irudia./ Orozko Udala

Aplikatu den kudeaketa sistemari esker %80an aurreztu du herriak energia.

Orozkoko Udalak jaso zuen atzo AENORen Euskadiko egoitzan Energiaren Kudeaketa Sistemen ISO 50001 Ziurtapena. Aitorpen horrek herriak energia modu eraginkorragoan eta iraunkorragoan erabiltzearen alde duen konpromisoa aintzat hartzen du.

2015ean argiteria publikoa LED sistemekin ordezkatu zuten, %40a aurrezteko helburuarekin. Energiaren Kudeaketa Sistemaren aplikazioak energiaren azterketa batekin hasi zen eta horren emaitzak askoz positiboagoak izan ziren.

Hasieran argiteria publikoaren energia kontsumoa 748.330,80 kwh-koa zen eta 147.503 kwh-ra murriztea lortu zuten, hau da, %81,33a aurreztea.

Aldi berean 391 CO2 tona gutxiago jaurti ziren atmosferara. Nabarmentzekoa da ere argi-poluzioa gaur egun %5 baino txikiagoa dela eta lehen %40a baino gehiago.

Orozkoren helburua da etorkizunean ere energia iturrien erabilera eraginkorra egitea, lehiakortasuna hobetzea eta berotegi efektua eragiten duten gasen emisioa murrizten jarraitzea.

Horregatik guztiagatik, epe laburreko helburu moduan zehaztu da Orozkoko argiteria publikoa etiketatzea A kategoriakoa dela dokumentatzeko eta udal areto guztiak kudeaketa sistemaren barruan sartzea hurrengo hilabeteetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide