Antolinzaleak Jai Batzordeak Miren Barrondo orozkoarra izendatu du pregoilari eta txupinera izateko 2018ko San Antolin jaietan. Erretiratutako irakasleari eskaini diote jaietako txupina jaurtitzeko ohorea “frankismoa bezalako garai latzetan irakaskuntza eta transmisioa izan zenaren adierazgarririk onena da”, izan ere, euskara debekatuta zegoen eta ikasleek auzoetako eskola txikietara joaten ziren, adinaren arabera bereizketarik egin gabe. Azpimarratzekoa da ere gaur egungo Orozkoko eskola publikoko zuzendaria izan zela Barrondo erretiratu zen arte.
2017 urtean Blas de Otero poeta eta José Arrue margolaria izendatu zituzten bi pregoilari, eta Sabina de la Cruzek, Blas de Oteroren alargunak, irakurri zuen jaien hasiera markatu zuen pregoia haien izenean. Horrez gain Orozkoko herriak Adoziozko Seme izendatu zituen bi artistak, izan ere, biek harreman estua izan zuten herriarekin.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide