Udalak sanantolinen lehen balorazio positiboa egin du eta partehartzea nabarmendu du

Erabiltzailearen aurpegia Orozkoko Udala 2018ko ira. 6a, 09:01

Udalak nabarmendu du Orozkon partaidetza handia egon dela jaietan./ Orozkoko Udala

Orozkoko Udalak adierazi du eguraldiak lagundu duela eta ez dela eraso sexistarik salatu eta larrialdi zerbitzuek ez dutela kasu larririk izan.

Beste behin ere, Orozkoko San Antolin jaiak bukatu dira. Berakatz Eguna izan zen 5 jai egunetatik azkena, ohi bezala. Antolinzaleak Jai Batzordearen balorazio ofiziala falta bada ere, Orozkoko alkatea den Josu San Pedrok lehenbiziko balorazio “oso positiboa” egin du, antolatutako ekintzetan partaidetza handia egon dela azpimarratuta.

San Pedrok nabarmendu du “zorte handia” izan dela eguraldia lagun izan izana jai egun horietan. “Ekintza guztiak aurreikusita zegoen moduan eta behar bezala garatzeko aukera eskaini digu eguraldi onak” eta, horri esker ere, “jendea gehiago animatu da ekintzetan parte hartzera.

Aurten San Antolin egunean nabaritu da hori bereziki”, adierazi duenez. Egun horretan eskupilota partidak, garrafa lehiaketa, San Roke Musika Elkartearen emanaldia eta zekorketak izan ziren, besteak beste.

Zekorketek, hain zuzen ere, arrakasta handia lortu dute aurten ere, bereziki larunbat arratsaldeko saioak. Musika emanaldiak izan dira jende gehien elkartu duten ekitaldiak eta Umeen Eguna alaienetarikoa izan da, uneoro egon baitira ondo pasatzeko proposamenak.

Salaketarik ez

“Bereziki garrantzitsua” da, San Pedroren esanetan, ez dela eraso sexistarik salatu, eta Gurutze Gorriaren arreta postuan ez dela kasu larririk artatu. Taldeak egin behar izan dituen lan bakarrak izan dira haur batzuk zaindu barraketan izandako erorikoen ondorioz eta zorabiatutako hainbat pertsona nagusi artatu. “Giro sanoa egon da orokorrean”, adierazi du.

Hala ere, azpimarratzekoa da igandetik astelehenerako gauean objektu zorrotzak jaurti zirela igerilekuak, botilak eta baldosak besteak beste. Nahiz eta gunea garbitu, gazte batek ebaki larria egin zuen hurrengo eguneko ur jolasetan. Udalak gaitzetsi nahi ditu horrelako ekintza bandalikoak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide