Etxean erabilitako olioaren bilketa datuei erreparatuta, Orozkon hondakin mota horren birziklapena nabarmen hazi da, izan ere, azken urtean %55 handitu da zifra. 2017ko urtarriletik irailera bitartean birziklatzeko 628 litro olio jaso ziren, eta 2018ko aldi berean 974 litro.
Egin diren azken bi bilketetan, ekainean eta abuztuan, kopuruek aurreko hilabeteetakoak bikoiztu dituzte. Fenomeno hori kointziditu du Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal Jasangarritasun Bulegoak burutu duen kontzientziazio kanpainarekin. Kartelak jartzeaz gain edo oliora bideratutako edukiontzietan binilo bereziak instalatzeaz aparte, inbutuak banatu dituzte doan udaletxean eta oraindik ere eskuragarri daude.
Inbutuak egokigarriak dira, eta horien xedea da erabilitako landare-olioa plastikozko ontzietan isurtzen laguntzea. Ontzia beteta dagoenean,erabilitako landare-olioa biltzeko hurbilen dagoen edukiontzira eraman behar da, tapa ondo itxita. Orozkon 3 daude: Larrazabal kalean, Farmaziaren ondoan, Ibaiondo kalean, eskola aurrean eta Ibarra auzoan, autobus geltokiaren ondoan. Ondoren, Udaleko, Nerbioi-Ibaizabal hondakin-zerbitzuaren bitartez, edukiontziak hustu, eta legez baimendutako zentro batera garraiatzen dira, bertan tratatu ditzaten eta energia-balioa eman diezaieten, biodiesela eginez edo beste erabilera batzuk emanez. Nerbioi-Ibaizabalen olio bilketak %72 egin du gora sentsibilizazio kanpainaren ondoren.