2019ko sanantolinetako kartela hautatzeko lehiaketa abiatuko da ekainean

Erabiltzailearen aurpegia Orozkoko Udala 2019ko eka. 11a, 07:00

Iazko jaien kartela. / Orozkoko Udala

Irabazleak 200€ jasoko ditu eta 2. sailkatuak 100€. 14 urtetik beherakoen kategorian pintura materiala izango da saria.

2019ko sanantolinak iragarriko dituen kartela hautatzeko lehiaketa abiatuko da ekainean, urtero bezala. Horren 20. edizioa izango da aurtengoa. Orozkon erroldatuta dagoen edozein pertsonak izango du horretan parte hartzeko aukera, eta nahi duen teknika erabilita prestatu dezake obra: diseinu digitala, argazki muntaia, pintura, etab. Lanak aurkezteko epea zabalik egongo da ekainaren 4tik 17ra Induma Bulegoan. Arte eta diseinu arloko pertsonek eta herritarrek osatuko dute epaimahaia.

Obrak ekainaren 17tik eta 24ra ikusgai egongo dira Orozkoko Museoan. Irabazleak 200€ jasoko ditu eta 2. sailkatuak 100€. 14 urtetik beherakoen kategorian pintura materiala izango da saria.

Informazio gehiago eskatzeko Induma (Zubieta, 16) bulegora jo daiteke, infoinduma@yahoo.es helbidera mezu bat bidali edo 946 33 99 45 telefonora deitu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide