Antolinzaleak Jai Batzordeak Atxulaur Kirol Elkartea izendatu berri du 2019ko San Antolin jaietan pregoilari eta txupineroa izateko. Kirol taldea hautatu du Jai Batzordeak aurten zilarrezko ezteiak ospatuko dituelako. Abuztuaren 4an 25 urte beteko ditu.
Futbol elkartea 1994 urtean jaio zen. Sortu zenetik eta 2014ra bitartean soilik goiko kategorietan parte hartu zuen. Hala ere, aurrerago eskola abiatu zuen 16 neska eta mutilekin, Eskola Kirolean bere ibilbideari hasiera emanez. Gaur egun 160 futbolari baino gehiago elkartzen ditu klub horrek, 7 taldetan eta eskolan banatuta.
2018an Miren Barrondo orozkoarrak jaso zuen jaiei hasiera emateko ohorea. Jai Batzordeak erretiratutako irakaslea pregoilari izendatu zuen iaz “frankismoa bezalako garai latzetan irakaskuntza eta transmisioa izan zenaren adierazgarririk onena delako”.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide