Orozkoko Kale Antzerki Aroa jaialdiaren VIII. edizioa izango da aurtengoa. Horren baitan doako bi hitzordu eskainiko ditu udaleko Kultura Arloak. Uztailaren 12an, ostiralean, 25 urte baino gehiagoko ibilbidea duen Markeliñe taldearen Zoozoom emanaldiaz gozatzeko aukera egongo da, 21:00etatik aurrera Zubiaur plazan. 55 minutuko obra izango da. Familiek emanaldian parte hartu ahalko dute, jirafan, elefantean, karramarroan eta dinosauroan bihurtuta.
Bigarrena 19an izango da. Egun horretan Ganso&Cía konpainiaren Babo Royal obrak xelebrekeriaz beteko du plaza 21:00etatik aurrera. 50m2-ko inperioa aurkeztuko digute, burutik jota dagoen erregearekin eta trobalari bitxi batekin. Lurralde txiki horretan xelebrekeria izango da jaun eta jabe. Familia osoari zuzendutako emanaldia izango da hori ere.