Indumak ordutegi berezia izango du udako asteetan, goizez egongo da zabalik

9:00etatik 15:00ak arte egongo da zabalik bulegoa, astelehenetik ostiralera. / Orozkoko Udala

Induma Bulegoak (Zubieta, 16) bere ordutegia moldatuko du udan. Udal informazio zerbitzua zabalik egongo da 9:00etatik 15:00ak arte astelehenetik ostiralera irailaren 5era arte.

Hala ere, abuztuaren 1etik 19ra itxita egongo da. Gaztetxokoa eta Ludoteka haien zerbitzua bukatu berri dute eta itxita egongo dira irailaren 6ra arte.

Induma Bulegoarekin harremanetan jartzeko aukera ere badago telefonoz, 946 33 99 45 zenbakira deituta edo e-posta baliatuta, infoinduma@yahoo.es helbidera mezua bidalita.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide