2019-2020 ikasturterako udal tailerretan izena eman nahi duenak Indumara jo beharko du irailaren 11tik 20ra bitartean. Matrikula bulegoan bertan (Zubieta, 16) gauzatu daiteke, 94 633 99 45 telefonora deituta edo infoinduma@yahoo.es helbidera idatzita. Azpimarratzekoa da Induma zabalik dagoela astelehenetik ostiralera 9:30etatik 16:15etara asteazkenetan izan ezik, izan ere, egun horietan 15:00etan itxiko da baina arratsaldeko zerbitzua izango du, 18:30etatik 20:30etara, astelehenetan bezala.
