Aurreko zazpi urteetan egin dogun modura, Gobernuko Taldeak 2020. urterako aurrekontu proposamena osatu gura dogu herritarrok egiten dozuezan aportazioak kontuan hartuta.
Uste dogu oso garrantzitsua dala danok parte hartu daigun udaletxeko dirua zertan gastatuko dan erabakitze-prozesuan. Urrian auzoetako batzarretarako deialdiak egingo doguz, parte hartzen daben pertsonak euren proposamen indibidualak edo auzunekoak aurkezteko.
Aitatutako batzarretan aurkeztutako proposamenak eztabaidatu eta aztertu ahal izango dira. Batzarretara proposamenak eroan ezeze, Orozko hobetzeko daukazuezan idea edo proposamen guztiak, behaldeko kupoia bete eta Udaletxean entregatu ahalgo dozuez edo hurrengo helbidera bialdu: errolda.orozko@bizkaia.org. Hau dana urriaren 18a baino lehen.
Aurkeztu dozuezan aportazioetatik hainbat aurrera eroan doguz, adibidez, Lehendakari AgirrePlaza konpontzea, Maltzarragako bidea konpontzea, arekak garbitzeko bi pertsonakontratatzea, hutsik dauden etxebizitzen arazoari aurre egitea, Udiaga auzoan argia ipintzea, Bizkaibus autobusetako ordutegia hobetzea eta liburutegiko aurrekontua handitzea, beste batzuren artean.