Jolas-txokoak azaroan irekiko dizkio ateak 2019-2020 denboraldi berriari

Erabiltzailearen aurpegia Orozkoko Udala 2019ko aza. 12a, 16:29

Gaztetxokoaren ondoan (Zubieta, 16) dagoen haurrentzako jolas gunea astelehenetik ostegunera egongo da zabalik 17:00etatik 20:00ak arte, astelehenetan 19:00ak arte eta asteazkenetan 17:30etatik aurrera. Espazio horretan 5 urte arteko neska eta mutilek jolasean ibiltzeko aukera izango dute guraso edo tutoreek lagunduta, aurrez izena eman gabe. Bertan sormena, logika eta psikomotrizitatea lantzeko jostailuak daude. Azpimarratzekoa da eskola egutegia jarraitzen duela espazioak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide