Web-orri honek udaletxean gertatzen dena eta udalerriak auzokoen eta bisitarien eskura jartzen dituen zerbitzu anitzak islatu nahi ditu. Horretarako, hasierako orrialdean azken berriak eta aisialdi baliabideei eskainiko dira eta, barneko atalei dagokionez, edukia modu erakargarriagoan aurkezteko bannerrak erabili ditugu. Egitura honekin webgunera sartzen diren erabiltzaileek edukiak bilatzeko erraztasun handiagoa izango dute.
Orrialde berriarekin Udalaren eguneroko jarduera eta herriak eskaintzen dizkigun aukera kulturalak herritarrei hurbiltzen jarraitzeko asmoa dugu.
Ongi etorri!