Orozkoko Udalak jarduera ekonomikoentzako hainbat diru-laguntza jarri ditu martxan

Erabiltzailearen aurpegia Orozkoko Udala 2020ko mai. 16a, 08:00

Herritarren ekonomiak leuntzeko neurriak hartu dira. / Aiaraldea.eus

Udal-tasen ordainketa deskontatuko die Udalak jarduera gelditu behar izan duten herriko enpresei eta autonomoei. 

Covid-19 birusaren hedapenak eragindako inpaktu ekonomiko negatiboa dela eta, Orozkoko Udalak udal-tasen ordainketa deskontatuko die egoera ekonomiko zailean dauden udalerriko enpresa eta autonomoei, tasa horiek gainkarga ekonomikoa izan daitezkeelakoan. 

Horrenbestez, alarma egoeraren ondorioz gelditu behar izan duten jarduera ekonomikoek ez dute zenbait karga ordaindu beharko 2020ko apirilaren 1etik abenduaren 31ra arte. Laguntza hori jasoko dute alarma egoeraren ondorioz jarduera ekonomikoa itxi behar izan duten saltoki, kafetegi, jatetxe, taberna, industria, langeti, enpresa txiki eta autonomo guztiek. 

Zehazki, jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia, gutxieneko ur-kontsumoa, zabor-bilketa, estolderia eta saneamendua dira ordaintzetik salbuetsita geratzen diren udal-tasak. Gainera, terrazarako erabiltzen duten espazio publikoa handitzeko aukera eman die Udalak establezimendu guztiei, herritarrek beharrezko distantziak gorde ahal izan ditzaten. 

Nabarmentzekoa da, gainera, lehen hiruhilekoko uraren, zaborraren eta estolderiaren tasak ordaintzeko epea uztailaren 31ra arte luzatuko dela pertsona eta jarduera guztientzat. Bestalde, Orozkoko establezimenduetan kontsumoa sustatzeko, aurreordainketa-bonuen programa bat abian jartzen ari da Udala. 

Tasa-salbuespen horiek eta bonuen kanpaina dira Orozkoko Udalak onartu dituen bigarren laguntza-sorta egungo krisiaren ondorio ekonomikoak arintzeko. Apirilaren 24ko osoko bilkuran 90.000 euroko partida bat bideratzea onartu zen, diru-sarrerarik gabe geratu diren eta oinarrizko beharrak asetzeko baliabiderik ez dituzten bizilagunak laguntzeko. 

Udalak lanean jarraitzen du egoera ekonomikoak eta sozialak aurrera egin ahala laguntza horiek edo beste batzuk egokitzeko eta zabaltzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide