Oduli Martínez Díez: “Ateetatik barrurantz bizi ginen eta pandemia honek elkartu egin gaitu”

Erabiltzailearen aurpegia Orozkoko Udala 2020ko mai. 24a, 06:00
Oduli Martínez Díezen irudi bat.

Ibilbide luzea darama Orozkoko osasun-zentroan erizain gisa herritarrei arreta ematen.

Osasun-zentroan lan egiteko modua desberdina da koronabirusa heldu zenetik?

Ez du zerikusirik. Laudioko, Amurrioko, Okondoko eta gainerako herrietako osasun-eremuan zentro garbiak eta zikinak ezarri dira. Garbiak badira, gure kasuan bezala, esan nahi du ez dela birusa tratatzen, eta, beraz, zentro horiek kutsatu gabe daudela. Telefono bidezko kontsultak asko erabili ditugu, pazienteak zentrora etor daitezkeen edo Laudiora joan behar duten zehazteko. Lehen arreta horiek aurrez aurrekoak ziren; orain, berriz, guztiz kontrakoa izan da, sintomak aldez aurretik artatzen dira telematikoki.

Oztopoekin topo egin duzue?

Abiapuntua da egoera ezezagun batean gaudela, eta etengabeko ikaskuntza hau aberasgarria dela. Ia 40 urte daramatzat erizain gisa eta ez dut inoiz bizi izan horrelako esperientzia bat.

Zentzu pertsonalean, zer ikasi duzu?

Zeozer kontrolatu ezin dugun arren, esango nuke beti geratuko zaigula indarra, baikortasuna eta jendearen batasuna. Harreman pertsonalak indartu egin dira, eta ez bakarrik nire inguruan. Ateetatik barrurantz bizi ginen eta pandemia honek elkartu egin gaitu.

Nola daude zure animoak etorkizunari begira?

Etengabe ikasten ari garela uste dut. Zerbaiten hasiera da, eta borrokatzeko prest nago, nire lanaren bidez eta ahal dudan ondoen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide