Orozkoko Udalak plataforma digital berria sortu du herritarren partaidetza eta komunikazioa errazteko

Erabiltzailearen aurpegia Orozkoko Udala 2020ko eka. 18a, 15:30

Aplikazioa eskura dago dagoeneko. / Aiaraldea.eus

Matxurak, hausturak eta kalteak azkarrago eta modu eraginkorragoan jakinarazteko aukera izango dute herritarrek. Herritarrentzat interesgarriak diren hainbat gairi buruzko abisuak bidaliko dira, besteak beste, errepide mozketei eta autobus ordutegien aldaketei buruzkoak. COVID-19 birusaren aurkako neurri gisa, udal igerilekuen edukiera argitaratuko da denbora errealean.

Udal informazioa errazago helarazteko eta herritarrekin komunikatzeko tresnak hobetzeko helburuarekin, 'Orozko Zabaltzen' mugikorretarako aplikazioa jarri du martxan Orozkoko Udalak. Plataforma digital honek orozkoarren partaidetza eta lankidetza erraztuko ditu, udal kanal berriei esker.

'Orozko Zabaltzen' plataforma digitalean, 'Kalezaindu' atala eskainiko da. Horren bidez, matxurak, hausturak eta kalteak azkarrago eta modu eraginkorragoan jakinarazteko aukera izango dute herritarrek. Modu horretan, arinago eta eraginkortasun handiagoz erantzungo zaie.

Horrekin batera, herritarrentzat interesgarriak diren hainbat gairi buruzko abisuak jasotzeko bidea izango da app-a, besteak beste, errepide mozketei eta autobus ordutegien aldaketei buruzkoak, baita kultura, kirol eta jaien ingurukoak ere.

Aplikazioan hala adierazten duten erabiltzaile guztiei bidaliko zaie udal abisu horiek. 'Orozko Zabaltzen' ordenagailuetan ere izango da eskuragarri. Berrikuntza gisa eta COVID-19 birusaren hedapenaren aurrean, udal igerilekuen edukiera denbora errealean ezagutu ahal izango dute herritarrek aplikazioaren bidez.

Era berean, udalerriko kultur agenda azkar kontsultatzeko aukera ere eskainiko du app-ak, eta horretan jasoko diren ekintzak etengabe eguneratuko dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide