"Beldur Barik" egitasmoaren baitan, eraso sexisten eta sexu-erasoen aurkako gida prestatu eta helarazi du udalaren Berdintasun Sailak. Bertan, hainbat galderei erantzun zaie: Zer dira eraso sexistak eta sexu-erasoak? Zer egin daiteke hauek prebenitzeko? Zer da onespen sexuala? Zer egin behar da eraso baten aurrean?, etab. Horrekin batera, erasoen inguruko mito batzuk ezeztatu dituzte.

Zerbitzu lagungarriak
Larrialdien kasuan, Laudioko Ertzaintzaren polizia-etxera (944 06 38 60) edo larrialdietarako telefono zenbaki orokorrera (112) deitu ahal da. Bestelako arretarako, Orozkoko Osasun Zentroarekin (94 633 96 11), Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin (94 633 96 33) eta Matxintxu Elkartearekin harremanetan jartzeko aukera dago. Era berean, Eusko Jaurlaritzaren Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zerbitzuak (900 840 111) 24 orduz egiten du lan.