Talde hauek euskara praktikatu edo maila hobetu nahi duten pertsonei zuzenduta daude, besteak beste, seme-alabekin euskaraz berba egin nahi duten gurasoei. Egitasmo honen bidez, familia edo lagun giro guztiz euskalduna sortzen da.
Parte hartu nahi izanez gero, matrikulazioa Induma Informazio Bulegoan (Zubieta 16, atzeko atea) egiteko, infoinduma@yahoo.es helbidera idazteko edo 94 633 99 45 telefono zenbakira deitzeko aukera dago. Informazio gehiago jasotzeko, gainera, udal Euskara Zerbitzuarekin harremanetan jar daitezke orozkoarrak, orozko.berbalagun@ni.es posta elektronikoko helbidera idatziz.