Orozkoko Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak herritarren proposamenak izango ditu kontuan eta genero ikuspegitik landuko da

Erabiltzailearen aurpegia Orozkoko Udala 2020ko urr. 12a, 20:14

Hirigintza-diseinuaren hobekuntza prozesu parte-hartzaile baten bitartez lantzen ari da Orozkon, ahalik eta kolektibo gehienen ikuspegia txertatzeko asmoz. Genero ikuspegia landu ahal izateko, saio parte-hartzaile bat eskainiko da urriaren 22an, 17:30ean, Kultur Etxean.

Hiri Antolamenduko Plan Orokorra berrikusten ari da Orozkoko Udala. Hirigintza-ereduak herritarren eguneroko bizitza baldintzatzen baldintzatzen duenez -bizitzeko moduarekin, etxebizitzarekin, espazio publikoarekin, mugikortasunarekin, ekipamenduekin eta inbertsioetako lehentasunekin lotuta baitago, besteak beste-, plan horren berrikuspenean orozkoarren ekarpenak funtsezkoak dira. Helburua da etorkizuneko planean ahalik eta kolektibo gehienen ikuspegia txertatzea.

Tailer parte-hartzailea

Genero-ikuspegiari dagokionez, tailer parte-hartzaile bat deitu du Orozkoko Udalaren Berdintasun Sailak, plan hori hobetzeko proposamenak jasotzeko helburuarekin. Urriaren 22an izango da, 17:30etik 19:30era, Kultur Etxean.

COVID-19aren aurkako neurriak direla eta ezin bada aurrez aurre egin, saioan parte hartzeko bide telematiko batzuk aurreikusi dituzte, esaterako, galdetegi birtualak eta posta elektronikoa.

Iritzi-bilketa horrek hainbat fasetatik igaro den prozesu parte-hartzailea osatuko du. Izan ere, udal teknikariek zein politikariek genero ikuspegiarekin lotutako prestakuntza espezializatua jaso dute, eta elkarrizketa sakonak egin zaizkie udalerriko bost emakumeri. 

Diagnostikoaren emaitzak hainbat euskarriren bidez zabalduko dira, hala nola, kaleko panelen eta triptikoen bitartez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide