Kultur Etxean eskainiko da dohain eta, azarotik abendura arte, astean 1,5 orduko iraupena izango du. COVID-19 aurkako neurri zorrotzak hartuko dira, besteak beste, edukiera mugatua bermatzea.
Izen-ematea udal Gizarte Zerbitzuen bitartez, egunero 08:00etatik 15:00ak arte, edo Induma Informazio Bulegoan, asterarte eta ostegunetan 18:00etatik 20:00etara, egin daiteke. Epea urriaren 23an amaituko da.