COVID-19aren aurkako talka plan ekonomikoa abiatu du Orozkoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Orozkoko Udala 2020ko urr. 17a, 12:12

90.000 euro bideratu ditu udalak familientzako laguntza gisa, eta horietatik 23.637,55 euro konprometitu dira abendura arte. Bikoiztu egin da laguntza psikologikoko zerbitzuaren arduraldia, maiatzetik abendura, 6.100€ inbertituta. 14 autonomok jaso dituzte autonomoentzako eta mikroenpresentzako udal-diru-laguntzak; horien aurrekontu-esleipena 25.000 eurokoa da. Gainera, 8.000 euroko inbertsioa egin du udalak kontsumorako bonuak sustatzeko, eta terrazen, uraren, estolderiaren eta zaborraren tasak salbuetsi ditu: 1.371,66 eta 18.181 euro, hurrenez hurren.

Orozkoko Udalak diru-laguntza lerro jakin batzuk diseinatu ditu pandemiak kalte gehien eragin dien sektoreentzat. Lehenik eta behin, 90.000 euro bideratu ditu familientzako laguntza gisa, eta horietatik 23.637,55 euro konprometitu dira abendura arte.

Gizarte Larrialdietarako Laguntzei (GLL) dagokienez, urte amaierara arte hitzemandako zenbatekoa 31.358,52 eurokoa da, eta aurrekontua, guztira, 46.188 eurokoa.

Gurutze Gorriak, bestalde, eskola-materiala eman die 6 eta 16 urte bitarteko herriko adingabe guztiei; horrez gain, haurrentzako kitak banatu dizkie 3 familiari, baita elikagaiak ere 27 familiari martxoan, uztailean eta laster azaroan.

Bestalde, bikoiztu egin da laguntza psikologikoko zerbitzuaren arduraldia, maiatzetik abendura, 6.100€ inbertituta.

Jarduera ekonomikoetarako laguntzak

14 autonomok jaso dituzte autonomoentzako eta mikroenpresentzako udal-diru-laguntzak; horien aurrekontu-esleipena 25.000 eurokoa da. Partida horren barruan, 17.250€ eman dira zuzeneko laguntza gisa.

Udalak, gainera, 8.000 euroko inbertsioa egin du kontsumorako bonuak sustatzeko, eta terrazen, uraren, estolderiaren eta zaborraren tasak salbuetsi ditu: 1.371,66 eta 18.181 euro, hurrenez hurren.

Krisi honek dirauen bitartean, Udalak lanean jarraituko du ondorio negatiboak arintzeko eta, beharrezkoa izanez gero, diru-laguntza gehiago onartuko ditu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide