Aurten ere, Liburutegia Sustatzeko Jardunaldiak gauzatuko dira azaroan, irakurzaletasuna bultzatzeko, Orozkoko haur eta gazteen artean euskararen erabilera indartzeko, liburutegia herrira hurbiltzeko eta ikasteko gune bihurtzeko helburuarekin, hain zuzen ere. Bi ekitaldi eskainiko dira Sacodejuegos elkartearen eskutik.
Hilaren 13an eta 20an, ostiraletan, "Jolasaren pedagogia" formakuntza gauzatuko dute liburutegian 17:00etatik 20:00etara. Gurasoei, aisialdiko begirale ikasleei eta irakasleei zuzenduta dago. Larunbatean, azaroaren 21ean, 11:00etatik 13:00etara, ikasitakoa praktikan jarriko dute parte-hartzaileek.
Azaroaren 12a baino lehen eman behar da izena, infoinduma@yahoo.es helbidera idatziz, 94 633 99 45 telefono zenbakira deituz edo Induma Informazio Bulegoan bertan.