"Sortuko dira besteak: euskararen transmisioa Orozkon, lau belaunaldi" dokumentalaren aurkezpena egin zuten abenduaren 3an Donibane Aretoan. Orozkon filmatu du ERDU Euskara Taldeak, Udalaren laguntzarekin, euskarak herrian izan duen bilakaerari eta ondareari buruz.
Edukiera mugatua izango denez –47 pertsonakoa gehienez–, dokumentalean parte hartu duten herritarrak baino ez ziren bertaratu lehen proiekzio horretara. Gainerako ikusleek, oro har, urtarrilaren 15ean eta 22an aukera izango dute proiektu honetaz gozatzeko.
Euskararen transmisioa
Lau belaunaldi orozkoarrek izandako euskararen transmisioa jorratzen du film labur honek, 1920ko hamarkadakoa antzinena. Istorio hau azaleratzeko, proiektu honen sortzaileek herriko bost familiaren testigantza jaso dute. Lau urte daramatza lanean ikus-entzunezko piezaren antolakuntza taldeak. Izan ere, ideia 2015eko Euskararen Nazioarteko Egunean sortu zen.