Alde batetik, Gallartu eta Gallartu-Presa auzoetako bideak asfaltatu dituzte, 22.000 euroko udal aurrekontuarekin.
Bestalde, Ibarra auzoko haur-parkeak, Itxina kaleko parkea eta Santa Marina kalearen amaieran dagoen zabua berritu dituzte. Eskola publikoan, gainera, bi jolas berri jarri eta jolastokiko bi zabu ordezkatu dira.
Azken ekintza horiek martxan jartzeko, 25.000 euroko inbertsioa egin du Orozkoko Udalak.
Gobernu-taldearen helburua da hurrengo urteko ekitaldian dinamika horrekin jarraitzea. Bestela esanda, bideak, kaleak eta haur-parkeak konpontzen jarraitzeko apustua egiten jarraituko dute.